Los talleres serán la primera semana de abril, del 2 al 4 concretamente. Hablamos de seis talleres que complementan la formación académica, de esos que te hacen tilín. Queríamos que tuvieran reconocimiento oficial, o que te diesen créditos, pero una cosa es querer, y otra poder.

Lo que sí que podemos es ofrecer un certificado en un post-it, no será oficial, pero podrás pegarlo en la nevera.  Podrás tener un post-it de:

Argazkilaritza analogiko tailerra

Tokia eta ordua: UPV/EHU Bizkaia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko lehenengo platoa, apirilak 2, asteartea, 15:00etan.

Zure makera analogikoei etenika atera eta zure argazkiak hobetu nahi dituzu? Zorteko zaude! Argazkilaritza analogiko tailerra iritsi baita Hormiga Fest-era! Kutxa horretan ahaztuta hainbeste denbora daraman kamera hori erabiltzen ikasiko duzu azkenean.

Karrete analogiko ezberdinak daudela ikasiko dugu eta argazkiak egitera aterako gara esposizioa hobetuz kutxa txikietan ezkutatuta gertatzen den arte mota hau menderatzeraino.

Adri Nogales, Zinema eta Publizitate argazki-zuzendaria, UPV/EHU gradua amaitu ondoren ESCAC-en espezializatu nintzen. Bartzelonan egon nintzen bitartean argazkilaritza analogikoarekin hasi nintzen eta gaur egun oraindik jarraitzen dut. “Argazkilaritza analogikoa ez da inoiz hil”. Nire bestelako lanak: animazioa, zuzendu eta ekoitzi egiten dudana, unibertso ilun eta espresionistak sortuz.

Irakaslea: Adrian Nogales

Dokumental zuzendaritza eta ekoizpena

Tokia eta ordua: UPV/EHU Bizkaia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bigarren solairua, 20. gela. Apirilak 2, asteartea, 17:00etan

Ongi etorri lan dokumentalen ezaugarri ezberdinak definituko ditugun tailerrera, lanen alderdi ezberdinak aztertu eta mugak zein diren zehaztuko dugu kasu praktiko batzuen bidez.

Apirilaren 9an fakultateko auditorioan argitaratuko den “¡VOY!” izeneko dokumentalaren irudi batzuk ikusiko ditugu. Honela, dokumental baten errealizazio egiteko beharrezko diren pausoak zehatz mehatz azalduko ditugu. Abiapuntutik hasita, banaketaraino, fase guztietatik igaroz eta arreta taldearen kudeaketan jarriz. Zati oso garrantzitsua baita azken hau.

Dokumental bat egiteko ideiaren bat duten pertsona guztiek hitz egiteko aukera izango dute eta ideia egia bihurtzeko pausoak zein izango liratekeen pentsatuko genuke.

Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua aurreko urtean. Gaur egun, kirol argazkilari moduan egiten dut lan Marca aldizkarian eta, unibertsitatean ezagutu nituen lankide eta lagun batzuekin batera, ikus-entzunezko proiektuak egiten ditugu pixkanaka mundu profesionalean sartzeko. Plan eroenetan ere izena emateko gai naizen arren, uste dut fikzioak ez nauela sekula konbentzitu. Errealitatea, ukigarria dena, fisikoa dena hor dago, pentsatzen duguna baino gertuago sarri. Errealitate hori da ahalik eta modu fidagarrienean transmitizea lortu nahi dudana.

 



Irakaslea: Iñigo Larreina Arbide

“EGIA BATZUETAN SINESTEZINA IZAN DAITEKE. (…) Egiazkoa dena batzuetan sinesgarria izateak aurkakoa ere esan nahi du, hau da, sinesgaitza dena batzuetan egia izan daitekeela. Hari beretik, ondoriozta daiteke hainbat egia ezberdin momentu berean existitu daitezkeela edo batzuetan gezurretan egin behar dela egia esateko”. Joan Foncuberta, “La cámara de pandora”.

Sortu zure web-orrialdea

Tokia eta ordua: UPV/EHU Bizkaia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bigarren solairua, 20. gela. Apirilak 3, asteazkena, 15:00etan

 

Zure burua aurkezteko modurik hoberena, lana bilatzerakoan edo zure zerbitzuak eskaintzeko garaian, web-orrialde baten bidez da.

Zure web propioa egiten irakatsiko dizut: domeinua eta hosting-a non kontratatu, zein txantiloi edo eraikitzaile erabili, ezinbestekoak diren pluginak…

Zure web-orrialdea SEO sistemarako optimizatzen ere ikasiko duzu, zure web-orrialdea “San Google”-ren gustuen arabera garatzeko.

Honen ondoren, sare sozialak zure mesedetan erabiltzen ikastea baino ez da falta, eduki estrategia egoki batekin, noski.

Izena emango duzu? 😉

Publizitateko graduan Bolonia programako lehen generaziokoa izan nintzen eta ondoren diseinu grafikoan espezializatu nintzen. Enpresa pare batean esperientzia bildu ondoren, WordPress munduan sartu nintzen, sare sozialen kudeaketan eta email marketing-ean, beste gauza batzuen artean. Nire kabuz amaitu nuen formakuntza gehienetan eta azken bi urteetan Dosmediako diseinatzaile eta community manager-a naiz.

Irakaslea: Saray Ortiz

Adobe Lightroom tailerra

Tokia eta ordua: UPV/EHU Bizkaia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bigarren solairua, 20. gela. Apirilak 3, asteazkena, 17:00etan

2 ordutan Lightroom profesionalak bezala ulertu eta erabiliko duzu.
Sekretuak eta arinago lan egiteko moduak kontatuko dizkizut, argazki bat ateratzen duzun momentutik pantaila edo inprimatzeko prestatzen duzun arteko prozesu osoaz gain!
Zer gehiago esatea nahi duzu? Etor zaitez eta hitz egingo dugu.

Bideoekin piztu zitzaidan argazkienganako interesa. Txikia nintzenetik mugimendua oinarri zuten kirol bideoak grabatu eta muntatu ditut. Jakin-min honek Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastera bultzatu ninduen UPV/EHUn eta Universitat Rovira i Virgili- n. Ikasketa hauei esker ikus-entzunaren alderdi ezberdinak (multimedia, dokumentala, fikzio laburmetraiak eta abar) bai eta teknika berriak, diseinu grafikoa, motion graphics, animazioa, timelapsea edo hiperlapsea lantzeko aukera izan dut.


Graduan zer edo zer ikasi izan ba dut, narratiba ezinbestekoa dela da. Informazioaren transmisioa (Ikus-entzun ataletik kanpo) ulertu gabe oso zaila da projektu arrakastatsu bat lortzea. Hori dela eta, ESCACera joan nintzen Muntaian espezializatzera, modu honetan, narratiba abiapuntutzat hartuz eta ikus-entzun tekniken mende egon gabe, ideiak nola hobe transmititu ikastera hain zuzen.


Hala ere, esandako proiektuak gutxieneko ezaugarri tekniko batzuk bete behar ditu, hauek lortzea erraz egingo zaizue klase honen ondoren.

Irakaslea: Jon Santamaría

Denbora preziatua aurreztu nahi? Areagotu zure produktibitatea kurtso honekin».

Hizkuntza inklusibo tailerra

Tokia eta ordua: UPV/EHU Bizkaia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bigarren solairua, 20. gela. Apirilak 4, osteguna, 15:00etan.

Zer da genero ikuspuntutik lantzen den kazetaritza delako hori? Kazetaritza feministarekin loturarik ba al dauka? Bai? Ez? Zergatik geratu da zaharkitua objektibotasunaren mantra hori? Gerturatu zaitez galdera batzuk deskubritzera. Ez daukagu erantzunik.

Kazetaria. Gaur egun @pikaramagazine-eko koordinatzaile lanetan nabil eta zutabeak idazten ditut @publico_es-en. Lotsati-ohia. Lesbiana eta feminista, ordena horretan. Makarroiak tomatearekin jatearen zale porrokatua.

Irakaslea: Andrea Momoito

Casting zuzendaritza masterclass

Tokia eta ordua: UPV/EHU Bizkaia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bigarren solairua, 20. gela. Apirilak 4, osteguna, 17:00etan

Zer da casting bat? Zer da casting zuzendari bat? Nola hobeto dezakedu aktore eta pertsona erlazioa kamerarekin? Entzutearen, presentziaren eta interpretazioaren garrantzia. (www.josubilbao.com)

1998tik gaur arte casting, publizitate, telebista, zinema eta antzerki zuzendaria.

1998 urtean Bilbon “Bilbo Casting”en sorkuntzan parte hartu nuen eta Casting zuzendaritzan aritu nintzen nire aktore (Salitre Teatro) eta aktore hezitzaile (lanean 1985etik) fazeta alde batera utzita. 2002 urtean Madrilen “Kracter Company Casting”en sorkuntzan ere parte hartu nuen eta 2003tik “Josu Bilbao” moduan nabil lanean modu independientean. 2006ean nire aktore jarduna berreskuratu nuen, ordutik nire aktore fazeta Casting Zuzendaritza eta aktore irakaskuntzarekin batera uztartuz. Antzerkian aktore eta ekoizle moduan lan egin dut (Salitre Teatro, Yllana, Teatro Arriaga, Teatro Real Madrid, CDN…). Telebista eta zinema aktore moduan ere lan egin nuen 1996 eta 2000 urteen bitartean.

Irakaslea: Josu Bilbao

“Ez dago metodo zehatzik, zuk pentsatzea nahiago dut”