Zu bezalako jendeari agerikotasuna emateko asmoa dugu, bai, kamara eskuan duzuela paregabeak zaretenoi. Eta zu ez bazara hain paregabea, ziur inguruan badaukazula lagun, familiako kide edo Tinderreko adiskideren bat badena. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (ez badakizu zein den, Star Warsetik ateratakoa dirudiena da) martxoaren 4tik 29ra argazki erakusketa bat egingo dugu. Argazkietan zure izena agertuko da, artista zarenez, eta ea zure karrera artistikoan aurrera egiteko balio dizun edo bestela… Tinder lehertzeko.