Tailerrak apirileko lehen astean izango dira, 2tik 4ra hain zuzen. Formakuntza akademikoa osatzen duten sei tailer ditugu esku artean, erakargarriak diren horietakoak. Onarpen ofiziala edukitzea nahi genuen, edo tailerretara joatearen truke kredituak ematea, baina nahi izatea gauza bat da, eta ahal izatea beste bat.

Post-it batean idatzitako ziurtagiri bat eman dezakegu, ez da ofiziala izango, baina hozkailuan itsas dezakezu. Hurrengo post-it ziurtagiriak eduki ditzakezu:

 

Argazkilaritza analogiko tailerra

Dokumental zuzendaritza eta produkzioa tailerra

Adobe programen tailerra

Kasting zuzendaritza tailerra

Marketing online tailerra

Pikararen hizkuntza inklusiboa tailerra