Hormiga Fest potoa martxoaren 21ean irekiko da, mikrofono ireki batekin. Nahiago baduzu hipster jarri gaitezke eta ekitaldiari OPEN MIC izena jarri, baina jada konturatuko zinen ez garela batere hipster, oraindik “hipster” hitza erabiltzen baitugu. Mikrofono bat egongo da bere bozgorailuarekin Mikel Laboa plazan, bai, eraikin nahasketa guztiaren erdian dagoena, eta flow apur bat duen edonork bere distira momentua edukitzeko aukera izango du. Berdin zaigu zein den zure talentua: abestea, magia egitea, barre eragitea… egiten dakizuna dakizula etorri eta egin ezazu, ez zaitu inork epaituko, ez badira zure lagunak etortzen behintzat, eta zure lagunak etortzea ere espero dugu, noski.