Unibertsitatera etorri diren guztiak ez dira bertatik paseatzera bakarrik etorri. Badira mugak apurtu eta bidaiatu edo haien enpresa propioa eraiki duten ikasle ohiak ere. Oso jende interesgarria dira, haiei buruz zerbait entzun eta “arranopola, interesgarria da hau” pentsatzen duzun horietakoa.

Martxoaren 27an bildu egingo ditugu Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, “Esperientzia jardunaldiak” deitu diogun horretan. Egun horretan pertsona interesgarri hauek haien bizitza interesgarriak alde batera utziko dituzte gurekin beraien esperientziari buruz hitz egiteko.

Haien lan zirraragarriak (demagun herensuge ehiztariak direla) alde batera utziko dituztenez, etor zaitez zer gertatzen den ikustera, gero gainera mahai-inguru bat egongo da eta.