Jaialdiaren zati honetan serio jartzen gara. Oinarriak: lehiaketan parte hartu ahal izateko bete beharrekoak diren baldintzak. Zure lanak sari itzelak (Oscarrak bezain ederrak, baina are hobeagoak) irabazteko aukera eduki dezan, honakoa jakin behar duzu…

Baldintzak

Hormiga Fest-en parte hartzeko aukera Bizkaian Euskal Herriko Unibertsitateko / Universidad del País Vasco (EHU/UPV) ikasleei eta 2015etik aurrera graduatu direnei zuzendua dago. Gutxienez sortzaileetako batek unibertsitateko ikasle izandakoa edo ikaslea izan beharko du.

Jaialdira 2018 eta 2019 urteetan egindako lanak aurkeztu daitezke, gehienez 10 minutuko luzera dutelarik. Luzera hori gainditzen duten lanak ez dira aintzat hartuko.

Egile bakoitzak bi film labur aurkeztu ditzake gehienez. Gehiago aurkezten baditu, aurkeztutako lan guztiak baliogabetuak izango dira.

Ezin dira beste urte batzuetan bidalitako lanak aurkeztu.

Hormiga Fest aukeraketan sartzen diren film laburrak jaialdiko katalogoaren parte izango dira eta web-orrian azalduko dira. Horrez gain, modu publikoan proiektatuko dira jaialdiaren itxiera egunean. (Orrialdean filmaren izenburua eta dagokion fotograma agertuko dira, ez lan osoa)

 

Hiru sari ematen ditu Hormiga Fest jaialdiak:

Lehen saria (300€)

Bigarren saria (200€)

Hirugarren saria (100€).

 

Jaialdiak hiru multzotan banatzen du edukia: Fikzioa, dokumentala eta bideoartea. Aurkeztutako lana generoa kontuan hartu gabe baloratuko da.

Izen-ematea

Lehiaketarako izen-ematea doakoa da eta honela egin daiteke:

 

1. info@hormigafest.com helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da lanaren Vimeo edo Youtubeko esteka eta ikusi ahal izateko dagokion pasahitzarekin. Erantsi beharrekoak: film laburraren izenburua, zuzendaritza, iraupena, kontakturako helbide elektronikoa eta argazki bat barne hartzen dituen oinarrizko fitxa.

2. Parte-hartzailearen izena, jaiotze-data eta (EHU/UPV unibertsitatean ikasten ari bada) egiten ari den ikasturtea jaso beharko ditu posta elektronikoko mezuak. (Datu hauek antolakuntzak biltzen ditu, etorkizunera begira egingo diren edizioetarako ikerketa egiteko)

 

Izena emateko eta lanak bidaltzeko epea 2019ko martxoaren 1ean irekitzen da eta 2019ko martxoaren 30ean itxiko da. Martxoaren 30etik aurrera EZ DIRA LANAK ONARTUKO.