HORMIGA FEST…

¿ZER DA HAU?

Hormiga Fest Euskal Herriko Unibertsitateak / Universidad del País Vasco (EHU/UPV) Bizkaian duen ikus-entzunezko jaialdia da.

Unibertsitatea kalitatezko eduki ugari sortzen den tokia da. Sorkuntza horiek, ordea, ia beti nota jarri behar duenak bakarrik ikusten ditu. Hori aldatzea da gure helburua. Hormiga Fest-ek fakultate arteko hesiak apurtzen ditu, mundu profesionala heldu eta arlo akademikoarekin lotzen du belusezko soka hori xarmant batekin, eta sortzaileen artean giro ona ere sortzen du networking izeneko gauza batekin, edo horrelako zerbait.

Sortu eta utzi zure lanei kobatik ateratzen!

 

 

Hurrengo ekitaldiak

“Komunikazioaren mundua freelance moduan” Interesatzen zaizu? Bada hau da Hormiga Fest 2019 edizioan mahai gainean daukagun gaia. Publizitate, kazetaritza eta argazkilaritza mundutik datozen hiru freelancek eztabaida sutsua edukiko dute gaur egun komunikazioaren arloan bakoitzak bere kontura lan egiteari buruz. Oraindik nagusirik ez badaukazu eta dagoeneko gorroto baduzu… Zure interesekoa al da hau? Hau zure interesekoa da.

INSTAGRAM

Jarrai gaitzazu nobedade guztien berri izateko